Bortian Ahüzki izan da, elkarra(ra)zi gaituena
Iturri hark du arrendu, gure eskerrik onena

Gogoaren segretuak, elez ezin erran bide,
Ur xaloaren hautua, idatzia du ediren

So (e)giten diogularik, elkarri zoli kantari
Barrenak dira hunkitzen, batak bestea du urtzen

Hegalik hegalena da, bi bat izate irusa
Nik zure, zuk nereganik, Beltxaren (e)ta Preziusa.



(A. Telletxea, 2012ko abendua)